XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LABURPENA

Aurreko artikuluan, metil isobutil zetona / metanol nahaste binarioan PMMA-ren jokabide orekakoaren azterketarekin hasi ginen.

Artikulu honetan, Mark-Houwink-Sakurada-ren konstanteak K eta a, perturbatu gabeko dimentsioak, eta elkarrakzio-parametroa, nahaste binarioaren konposizioaren funtzioz (U2), determinatu dugu.

Lortutako emaitzek, metanol tartean polimeroan aldaketa konformazionala gertatzen dela adierazten dute.

Azkenean, Imai-Katime-Garay-ren ekuazioa erabili dugu parametroaren balio limitea erdiesteko.

1. SARRERA.

Zenbait makromolekulek, baldintza termodinamiko edo eta kimiko desberdinetan konformazio desberdinak hartzen dituzte.

Makromolekula baten konformazioa, kanpo-baldintza determinatu batetan egonkor dena, hauek aldatzen direnean ezegonkor bihur daiteke, hots, makromolekulak trantsizio konformazionalak (kanpo-baldintzen araberakoak) sufri ditzake.

Aldaketa konformazional hauek oso agudo gertatzen dira eta oso zaila da beren baitan gertatzen den mekanismoa zein den zehaztea.

Makromolekula konformazio egonkor batetik beste egonkor batera pasatzen da.

Tarteko egoerak oso ezegonkorrak dira eta oso bizitza laburra dute.

Ikerketa teoriko batzuk egin dira aldaketa konformazional hauen mekanismoa zein den jakiteko (2-5).

Oraintsu, konputagailuz simulazio-ikerketa anitz egin da (6-9).

Trantsizio konformazional hauen izaera eta motibatzen dituzten arrazoiak, oraindik ezagutzeko daude.

Ezaugarri komun bat, polimeroaren malgutasun-hazkuntza da.

Polimeroen trantsizio konformazionalaren azterketak, batez ere inplikazio termodinamikoak kontutan hartuz izan dira eginak.

Horrela PMMA-rentzat (polimero polarra, zeinetan alboko ordezkatzailearen talde karboxiloak disolbatzaile batzurekin elkarrakzio espezifikoak ezartzea permititzen bait du) likido puruetan, hala nola metil isobutil zetona (10), ester alifatikoak (11), ester aromatikoak (12), eta abarretan, trantsizio konformazionalak aurkitu ziren; kloroformo / metil azetatotan (13) eta azetona / uretan (14) adibidez.

Ikerkuntz lan honetan, metil isobutil zetona disolbatzailetzat hartu genuen, zeren disolbatzaile honetan trantsizio konformazional bat jadanik aurkituta bait zegoen, eta susmagarri zen nahaste binarioaren baldintzak aldatzerakoan, prezipitatzaile bat ere gure kasuan metanola eransterakoan eridetea.

2. TEORIA.

Disoluziotako makromolekula batek hartzen duen konformazioa eta bere dimentsioak beraz, disolbatzailearen kausaz oso baldintzatuak gerta daitezke.

Disoluziotako kate batetan dauden elkarrakzioen problemak bi zatitan bana daitezke: alde batetik lorbide labur delako elkarrakzioak, (...).